Araudia eta gunea errespetatzea
Gunean jendea egoteko eta jendeari nola ibili informatzeko, araudi bat eta seinaletika berezi bat plantan ezarriak izan dira.
Denen onerako, gunea eta guneko araudia errespetatzea galdegiten dizuegu :
- horretarako antolatutako eremutik kanpo piknikatzea debekatua da,
- hondakinak biltzeko, zakarrontziak badira,
- sua piztea edo kanpatzea debekatua da,
- seinalatutako bidexketatik ateratzea debekatua da,
- loreen, fruituen edo landareen bilketa debekatua da,
- txakurrak sokatik atxiki behar dira.
Bisitariak araudi hartara sentsibilizatzeko eta informatzeko eta bisitariek araudiari huts eginez gero araudia errespetatua izateko, gunean, gune-zaindari talde bat dago.