Ingurunea, fauna eta flora
Ansoteko fauna eta flora eremu hezeen adierazgarri da. Loredun landareak, iratzeak, onddoak, txoriak, intsektuak, moluskuak… espezie anitz aurki daitezke hor.
Gune honetan animalia eta landare aniztasun handia dago. Ohiko espezie batzuk, edaskia (Ranunculus repens) edo horma-sugandila bezala, eta, beste espezie arraroago batzuk, arreta handia merezi dute, ur-benarriza (Acrocephalus paludicola) edo haztei-belarra (Angelica heterocarpa) kasu.
Ansoteko ordokia ingurune ezberdinez osatua da : oihanak, soro hezeak, lezkadiak, arroilak… Hala, gainera, sasoiak jin sasoiak joatearekin aldatzen denez, ibiltariarendako itxura ezberdinak har ditzake.