Espezie inbaditzaileak
Ansoteko ordokia inguruko ekosistemei irekirik dagoenez, gunean, espezie exotiko batzuen inbasio fenomenoak gerta daitezke. Landare edo animalia espezie anitz daude : Japoniako eltur-belarra, panpa-lezka, Louisianako ibai-karramarroa, koipua…
Espezie horiek arrazoi ezberdinengatik nekez kontrolatzen eta garatzen dira : larre utzian kolonizatutako guneagatik edo nahasitako eremuagatik, erregulatzailerik ez egoteagatik (harraparia, parasitoa, eritasuna), ugalketa edo barreiatze moduagatik…
Inbaditze fenomenoaren mugatzeko, egokitutako kudeaketa neurriak plantan ezarriak dira.
Espezie horiek askotan apaingarri moduan sartuak dira, baina, arazo anitzen iturburua dira :
- eremuaren eta baliabideen mailako lehiaketa (elikadura, ura, argia), gehienetan lekuko espeziearen kaltetan,
- eritasunen ekartzea,
- lekuko espezieak harrapatzea,
- ekipamenduen andeatzea (digak, ur-bazterrak) …
Epean, lekuko ekosistemak azkarki alda ditzakete.
Argibide gehiagorentzat, kioskoan espezie inbaditzaileei buruzko liburuxka bat deskarga daiteke.